2022/03/23
2022/03/22
MARTXOAK, 22 - URAREN MUNDU EGUNA
"Lurpeko urak: ikusezina ikusaraz dezagun" Nazio Batuen aurtengo leloa da.
Ur gezaren erreserba handienak lur azpian daude baina gehiegizko ustiapenak eta poluzioak arriskuan jar ditzakete.
Azken hamarkadetan ingurumen delituetan izandako gelditasuna eta permisibitatea administrazio ezberdinen partez ikaragarria izan da.
Altxor preziatu honen ustiapena era jasangarrian eta, garrantzitsuena, modu legalean kudeatu behar da.
2022/03/21
MARTXOAK, 21 - BASOEN NAZIOARTEKO EGUNA
Basoak klima aldaketari aurre egiteko ezinbestekoak dira, atmosferako berotegi-efektuko gas kopurua murrizten laguntzen baitute. Basoen kontserbazioak lehentasuna izan behar du.
Azken urteetan baso-milioi hektarea asko galdu dira. Legez kanpoko mozketak, nekazaritza intentsiborako eraldaketa eta suteak galera horren errudunak izan dira. Basoen etorkizuna arriskuan ez jartzeko giza jarduera batzuk saihestu behar dira. Biodibertsitatea ezezik, pertsona askoren bizimodua ere arriskuan jartzen du deforestazioak. WWF erakundeak egindako deforestazioari buruzko txostena.
“Basoak: kontsumoa eta ekoizpen jasangarriak” lelopean, zur jasangarriaren hautaketa bultzatu nahi da. Basoen kudeaketa jasangarriak onura ekologiko, ekonomiko eta sozialak dakartza.
2022/03/01
EUSKAL KOSTALDEKO MUSEOEN HILABETEA
Ekimena ezberdinei buruzko informazioa.