2022/12/06

DURANGOKO AZOKA





Badator abenduaren 7tik 11ra Euskal Herriko kulturgintzaren erreferentea den Durangoko azoka. 1965tik gaurdaino euskal literatura eta musika zabaltzeraren helburua mantendu du.

2022/11/08

AZAROAK, 12 - LANDAFEST



Landa-jaialdia Urdaibaien Muxikako Berroja upategian izango da Korrontziren emanaldiarekin. Sarrerak doakoak, baina erreserbapean. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Bizkaiko txakolinarekin topa eginez eta Ekobideak-en hitzaurrearekin. 

Erreserba egiteko hemen klikatu.

2022/10/25

Guggenheim Bilbao Museoaren 25. Urteurrena


Urriaren 25tik abenduaren 2ra "Denontzako BBKartea"kanpaina garatuko da. Hemengo herritar guztiok Museoa doan bisitatzeko aukera izango dugu.

2022/06/04

EKAINAK, 5 - INGURUMENAREN MUNDUKO EGUNA

Aurten, Estokolmoko 1972ko Konferentziaren "Lur bakar bat" leloa berreskuratuko da, eta urtero legez, hainbat jarduera antolatuko dira ingurumen jasangarriagoa lortzeko asmoz etorkizunari begira.

Giza Ingurumenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia horrek ingurumena gai garrantzitsua bihurtu zuen nazioarteko mailan. Harrezgeroztik, 1992ko Rio de Janeiroko Lurraren Goi Bilera eta 2016ko Parisko Hitzarmenaren sinadurarekin batera etapa berri bat zabaldu zen klima larrialdiari aurre egiteko.


Diskurtso politikoak aparte utzita, ekintzen bidez aldatzen da errealitatea. 
Ardura denona da. Larrialdi klimatikoaren aurka borrokatzeko sistema aldatu beharra dago. Etorkizuna kontsumitzen ari gara besteengan, naturan eta geroaldian erreparatu gabe.

2022/04/17

ABERRI EGUNA


 

“Gu gaurko euskaldunok gure aitasoen illezkorren oroipenean, bildu gera emen gure legea gorde nahi degula erakusteko”


“Gu euskaldunok beste jaun eztegu jaungoikoa baizik, atzekoari ostatua ematen degu onirizkero baino eztegu nai aien uztarria. Aditu ezazue ondo, gure semeak”



“IZAN ZIRELAKO GARA, GARELAKO IZANGO DIRA”



GORA ESKADI ASKATUTA



2022/04/07

OSASUNAREN MUNDU EGUNA

 Gaur "gure planeta, gure osasuna" lelopean osasunari buruzko hausnarketa egiteko egun aproposa da.

Gure egunerokoan bizi-ohitura osasuntsuak garatu arren, gure eskutik kanpo dauden beste faktoreek baldintzatzen dute gure osasuna. 

Urtero 13 milioi heriotza gertatzen dira munduan ingurumen faktoreek eragindakoak. Hala ere, saihes daitezken heriotza horien arazoari konponbidea bilatzeko gobernu ezberdinek ez dute ezer egiten.  


2022/03/22

MARTXOAK, 22 - URAREN MUNDU EGUNA

 "Lurpeko urak: ikusezina ikusaraz dezagun" Nazio Batuen aurtengo leloa da.

Ur gezaren erreserba handienak lur azpian daude baina  gehiegizko ustiapenak eta poluzioak arriskuan jar ditzakete.

Azken hamarkadetan ingurumen delituetan izandako gelditasuna eta permisibitatea administrazio ezberdinen partez ikaragarria izan da. 

Altxor preziatu honen ustiapena era jasangarrian eta, garrantzitsuena, modu legalean kudeatu behar da.



2022/03/21

MARTXOAK, 21 - BASOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Basoak klima aldaketari aurre egiteko ezinbestekoak dira, atmosferako berotegi-efektuko gas kopurua murrizten laguntzen baitute. Basoen kontserbazioak lehentasuna izan behar du.

Azken urteetan baso-milioi hektarea asko galdu dira. Legez kanpoko mozketak, nekazaritza intentsiborako eraldaketa eta suteak galera horren errudunak izan dira. Basoen etorkizuna arriskuan ez jartzeko giza jarduera batzuk saihestu behar dira. Biodibertsitatea ezezik, pertsona askoren bizimodua ere arriskuan jartzen du deforestazioak. WWF erakundeak egindako deforestazioari buruzko txostena.

“Basoak: kontsumoa eta ekoizpen jasangarriak” lelopean, zur jasangarriaren hautaketa bultzatu nahi da. Basoen kudeaketa jasangarriak onura ekologiko, ekonomiko eta sozialak dakartza.

2022/03/01

EUSKAL KOSTALDEKO MUSEOEN HILABETEA



Martxoan zehar Euskal Kostaldeko Museoen Sareak jarduera ugari eskainiko ditu.

Ekimena ezberdinei buruzko informazioa.

2022/02/01

HEZEGUNEEN MUNDUKO EGUNA

Otsailaren 2an ospatzen da Hezeguneen Munduko Eguna eta horren harira hainbat ekintza antolatuko dira otsailaren 6an, igandean, Zugaztieta edo La Arboleda inguruan. 

Aintzinako burdinaren meatze-jarduera eten ondoren sorturiko hezeguneak ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo da. Bertan landare eta animalia espezieen kolonizazioa ezagutzeko aukera eskaintzen du txangoak. 

Parte-hartzea doakoa da eta 2 orduko iraupena izango du. Interesatuta dauden pertsonek aurrez eman behar dute izena 946051275 telefonoan edo info.meatzaldea@ekoetxea.eus emailean.

2022/01/10

MAKROETXALDEAK, ERLOJU-BONBA BERRIAK

Abeltzaintza intentsiboak eta makroetxaldeek ondorio larriak eragiten dituzte ingurumenean, gizartean, ekonomian eta osasunean.

Negutegi efektua eragiten duten gasak sortzeaz gain, azken boladan patogenoen gordailuak izan dira eta gizakiak infektatu dituzte.



Animalien ongizatea eta erritmo biologikoa zaindu eta errespetatu behar dira. Ingurune segurua izateko ezinbestekoa da gizakia eta animaliak osasuntsu egotea. Hori ez bada bermatzen gaixotasunak eta pandemiak areagotuko dira.

Gure osasuna arriskuan jar dezaken abeltzaintza eredu hau ez da finantziatu behar diru publikoarekin. Bitartean gure eskuetan dago abeltzaintza industrial honetatik datozen produktuak ez kontsumitzea.

Greenpeacek makroetxaldeei buruzko egindako txostena guztiz interesgarria da.