2021/10/25

COP26- URRIAREN 31ETIK AZAROAREN 12RA ARTE


Azaroaren lehen hamabostaldian klima aldaketari buruzko hitzaldia egingo da Glasgown. 2015eko abenduan Parisko Hitzarmena sinatu zuten herrialdeek honako akordioak adostatu zituzten:

  • Tenperatura globalaren igoera bi gradu baino gehiagokoa ez izatea eta 1,5 gradukoan gelditzeko ahalegina egitea.
  • Berotegi efektuko gasen murriztea eta 2050ean gas emisio garbiak zero izatea.
  • Akordioaren garapena bost urtean behin berrikustea.
  • 90.000 milioi euroen finantziazioa ematea garatzen ari diren herrialdei 2020ra arte.
  •   ……..
Hitzarmen horretan harturiko konpromezuak berrikusi eta eguneratzeko beharra dagoela argi dago etorkizunari begira. Urteak daramazkite klima-aldaketari heltzeko bilerak egiten nazioarteko agintariek. Hitz gutxiago eta ekintza gehiago behar-beharrezkoak dira.


“Mundua batuz klima-aldaketari aurre egiteko” lelopean, nazioarteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu nahi da klimari buruzko goi-bilera honetan. Borondate izanez gero, klima-krisialdia konpon daiteke. “Diruarekin” finantziatutako hauteskunde-kanpainak, azkenean multinazional eta energia enpresa handien zerbitzura egongo dira gobernuak.  Dena gutxien eskuetan uztea ez da batere demokratikoa. Politikak zientziaren beharra du, behintzat sen ona berreskuratu arte.

Gaur egun, inoiz baino gehiago, gure etorkizuna ziurtatu behar dugu.


Al Gore - Egia desoroso bat 1 (2008-08-10)


Al Gore - Egia desoroso bat 2 (2017-11-25)


2021/10/15

URRIAK, 15 - ESKU GARBIKETAREN NAZIOARTEKO EGUNA



Koronabirusaren aurrean esku garbiketaren garrantziaz ohartu gara. Berriro munduko gabeziak agerian geratu dira. Baliteke herri garatuetan azpiegitura egokiak izatea baina gero soilik apaindura moduan. Normalean, pandemiarik gabe, lan, eskola, ospitale eta tabernetan xaboia ez dago inon. Dirua eta janaria maneiatzen dira aldi berean eta tabernako zapiak mahai batetik batetara paseatzen dira, alegia deus ez.

“Hiltzen ez gaituenak, loditzen gaituela!” esan digute txikitatik.

Erreparatu aurten ageri den leloari: “Gure etorkizuna eskura dago: elkarrekin aurrera”.