2020/05/17
2020/05/06
NIRE POZA PUTZURA
Pentsetan nengoen konfinamenduari
esker ingurugiroak tregua izango zuela, baina guztiz okertuta nengoen. Errealitatera
bueltatu naiz eta berriro gizabanako batzuen arduragabekeriak mutu utzi nau.
Kaletik joatean latexko edo nitrilozko eskularruak eta maskarak edonora botatzen
dituztela aztertzen dut. Egia esan alarma egoera hasi zenetik noizean behin gertatzen zen, baina
orain irteera mailakatzean gaizkiagotu egin da egoera hau.
Ikus-entzunezko ezberdinetan
gomendioak eta teknika bereziak eman dituzte eskularruak kutsatu gabe kentzeko.
Nik neuk pertsona baten trebezia ikusteko aukera izan dut. Baina segidan izugarrizko
harrokeriarekin, ez du inolako koplarik erabili lurrera botatzeko. Agian uste dute
kaleetako bakardadeak eta isiltasunak haien oilokeria babesten dutela.
Beti bezala pertsona
batzuek mesede eskasa egiten diote gizarteari. Hala ere, gure herrietako udalek
aukera paregabea dute portaera insolidario hauek gure alde jartzeko diru-bilketaren
bidez.
Primeran dago distantziak
mantentzea, maskarak erabiltzea eta abar, baina ahaztu gabe gure kaleetako
higienea. Gizalegearen kontrako jokaera hauek arriskuan jartzen dute guztion
babesa. Normaltasunera ahalik eta azkarren itzultzeko ezinbestekoa da guztion
ardura.
Gogora ezazu ez direla birziklatzen, errefusaren edukiontzira bota behar direla.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)