Konfinamendua ezarri zenetik kutsaduraren murrizketa nabarmen da Europa osoan.
Irudietan nitrogeno dioxidoaren beherakada ikusten da argi. Ez dugu ahaztu behar gas kutsatzaile horrek herritarren heriotza goiztiarra eragiten duela, Europan 7.000 gutxi gora behera.
Koronabirus krisialdia pasa ondoren trafiko motordunaren murrizketa birplanteatu beharko dugu, baina ez da bakarra izango.
Neurri zehatzak ezarri beharko dira batzuen portaerak kalterik edota heriotzarik ez eragiteko besteei.
Pasa den hilabetetik harrituta ikusi dugu hainbat portaera desegoki ganoragabeko jendearen eskutik: oporretan joan azken momentuan eta gero hegazkinak eskatu itzultzeko (doakoa izanez gero, askoz hobeto), Italian jokatutako futbol partida (Atalanta-Valentzia), Erasmus ikasleak (doako ikasten dutenak) bere garaian bueltatu beharrean, hor jarraitu urrunetik dena ikusten eta belarriak otsoari ikustean orain itzuli nahi doako (New York).
Hemen alarma egoeraren dekretua onartu dugu; hau da, larrialdietarako eta lanera joateko atera ahal dugu kalera, hori bai beti mantenduz metro eta erdiko tartea, lanean ezinezkoa dena. Hala ere, ez dut ulertzen zergatik jarraitzen duen Gobernuak kanpoko jendea ekartzen, dauden tokietan geratu beharrean konfinamenduan. Azken finean, neurri honen helburua Covid-19 ez hedatzea da. Gainera ez dugu ahaztu behar gehienak kanpora joan direla aisialdian (ez lanera) edo hor bizi direla aspaldian.
Badakit inork ez duela aproposa bilatu, baina haien portaera berekoiak ez du ezertan lagundu. Nitrogeno dioxidoa baino kaltegarriagoa dena jendearen berekoikeria, ezjakintasuna eta ganoragabekeria izan dira betidanik.
Bitartean airearen kalitateak hobera egin duela berria da.