Bizkaiko Foru Aldundiak bultzaturiko ekimen honen bidez birziklapena erraztu eta sustatu nahi da. Horretarako edukiontzi ibiltariak herriz herri joango dira etxeetan sortutako hondakinak jasotzeko asmoz. Astebetez egongo da udalerri bakoitzean.
Saturtziri dagozkion datak eta ordua hauexek dira.
Gaur egun, arrantza sareak plastikoak baino kaltegarriagoak dira.
Erresuma Batuko Zetazeoen Hondartzearen Ikerketa Programaren barruan egindako autopsietan aurkitu dute froga. Hilabete honetan ezagutzera eman den dokumentuan agertzen dira datuak.
1990 eta 2014 bitartean 3.380 autopsiak egin dira eta horietatik 699 arrantza sareen eragile direla ondorioztatu dute.
Erresuma Batuko espezierik kaltetuenak mazopak eta izurdeak dira.
Baleak handiagoak izatean, batzuetan lortzen dute ihes egiten sareetatik. Beste batzuetan arrastraka eramaten dituzte denbora luzean. Zer esan animalia txikiagoak badira.
Baina ez da burutu den dokumentu bakarra. Ipar-Mendebaldeko Ozeano Atlantikoan ziurtatu egin dute zetazeoen heriotza arrantza sareen nahasketagatik izan dela. Beste batean (2019ko urtarrilekoa) Iparraldeko Ozeano Atlantikoan baleen kopurua txikitu dela frogatu dute eta argudio bera izan da.
Botaldi bakoitzean arrain asko hilda edo xehatua igotzen da arraintzontzira. Arrantza sareak ezberdintzen ez duenez, debekatuta dauden beste espezieak ere harrapatzen ditu. Hori gutxi balitz, arrantza sare mamuen kopurua gero eta handiagoa da. Momentuz 640.000 tona daude munduko ozeano guztietan.
Gobernuak diru kopurua ordainarazi behar die arrantzontzi guztiei haiek eragindako zaborra garbitzeko. Gogo onez egiten ez duena, lizentzia kendu.