2018/11/17

EUSKAL KULTURA DURANGOKO AZOKAREN ESKUTIK

Abenduaren 5etik 9ra Durangoko Azokak berriro zabalduko ditu ateak. Aurten 53. edizioa da. 100 stand baino gehiago egongo dira gune ezberdinetan. Gabonetan derrigorrezko bisita euskal kulturaren nobedadeak ezagutzeko asmoz.


 

2018/11/16

BIRZIKLAKETAREN LAGUNTZAILE ADIMENDUA

"Ecoembes" irabazi asmorik gabeko elkarteak birziklaketaren lehenengo laguntzaile birtuala kaleratu du.
Google Play, Apple Store eta Facebook Messenger bezalako plataforma ezberdinetan deskarga daiteke, baita Ecoembes-eko web orrialdean ere. Soberan dago esatea doakoa dela.
Behin deskargatuta, txatbot honek birziklaketari buruzko zalantzak argituko ditu momentuan. Berarekin hitz egin daiteke euskaraz, edo behintzat hori dio. Froga batzuk egindakoan, hobe da gaztelaniaz berarekin egitea hasieran. Hori bai, baldin badiozu euskaraz aritzeko, erantzuna euskaraz izango da.  Euskaraz idatz daitezke zalantzak, baina ahoz eginez gero kuntakunte bezala agertzen da idatzita zuk diozuna.  Diot nik, pazientziaz, zure ahotsa ezagutu ondoren,  posiblea izango dela berarekin berba egitea euskaraz, ez galtzeko denborarik idazten. 


2018/11/08

EUSKARALDIA.

Herritarren hizkuntz-ohiturak aldatzea du xede. Baina, nola? Euskal Herri osoan eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko den ariketa sozial praktiko eta kolektibo baten bitartez. Bi rol egongo dira: ahobizi eta belarriprest. Horietako bat aukeratu eta 11 egunetan zehar, aurrez aurre zein email, mugikorra edo sare sozialen bidez euskaraz aritu behar.
Hementxe rol bakoitzaren zenbait aholku.