Datorren igandean, azaroaren 20an, Museoak bere ateak zabalduko ditu doan bisita egiteko. Erakusketa iraunkorra ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu eguerdiko 12:00etan euskaraz eta arratsaldeko 18:00etan gaztelaniaz. Bisita hauek ordubeteko iraupena izango dute eta publiko guztiei zuzenduta egongo dira. Txikientzako 81 minutuko iraupena duen "El techo del mundo" pelikula eskainiko da goizeko 11:30etan eta arratsaldeko 17:30etan 4 €-ren truke.
Hondakin uren arazketaren garrantziari eta saneamendu sistemen erabilera egokiagoa egiteko praktika onei buruz sentsibilizatu du helburu.
Gezurra diruedien arren, munduko biztanleriaren erdia komunik eta saneamendu egokirik gabe bizi den bitartean, beste erdiak erabilera txarra egiten du.
Nahiz eta urtero kanpaina ezberdinak burutzen diren gizartea kontzientziatzeko, batzuek zakarrontzia bezala erabiltzen dute, ingurugiroan kalte larriak sortzen dituelarik.
Komunetik bota behar ez diren produktuen zerrenda ez da hain luzea (etxeko olioa, botikak, kosmetikoak, paper-zapi hezeak, kotoia, janari hondakinak,drogak...). Zera, kontzientzia baino ardura behar-beharrezkoa da.
Ganorabako horien erruz sare publikoen mantentze eta garniketaren kostuak gora egiten dituzte.