Gure arbasoengandik heredaturiko erritualak edo jentil ohiturak mantentzen ditugu.
Udako festa denez, sua eta ura dira bi elementu nagusienak.
Suak eguzkia irudikatzen du eta propietate purifikatzaileak ditu.
Suaren gainetik, gutxienez,
Suaren gainetik, gutxienez,
hiru aldiz jauzi egin behar da urte ona izateko. Legendaren arabera, errautsak azaleko gaixotasunak sendatzen ditu. Beste batzuek etxera eramaten dituzte su berria egiteko edo uzta babesteko.
Gauean badago beste ohitura, baina oraingoan urarekin erlazionaturik. Itsasoan biluzik, bederatzi olatu saltu eginez bizkarra emanda eta ilargiari begira sartzen denak gauza haundiak egiteko aukera izaten du.
San Juan goizeko urak propietate magikoak ditu. Egunsentian, belar ihintzietan oinutsik ibiliz gero, hazteria eta beste azaleko gaixotasunak sendatzen ditu. Mendietako iturrietako ura ezin hobea da begizkoa uxatzeko.
San Juan goizeko urak propietate magikoak ditu. Egunsentian, belar ihintzietan oinutsik ibiliz gero, hazteria eta beste azaleko gaixotasunak sendatzen ditu. Mendietako iturrietako ura ezin hobea da begizkoa uxatzeko.
Ekainaren 24an goiz jaikitzen denak, urte osoan ez duela logurarik izango diote.
San Juan egunarekin erlazionaturiko atsotitzak:
- Donianeko euria gariaren galgarria.
- Egunik luzeena San Juanena, gaurik luzeena Santa Luziarena.
- Eguzkiak San Joanetan dantza.
- Gaur da San Juan, bihar juan zan.
- Gaur dala, bihar dala, Doniane etzi, San Joan biharamunean.
- Iduzkia Donianetan zeru goian dantzari.
- Jondane Johanez kükü, Jondane Petiriz mütü.
- Jondoanez belea gorde eta Jondore Petiriz bildotsa.
- Jondone Baladi, gutaz urrikal hadi.
- Jondoni Joaneren euriak ogia itotzen eta arnoa urtzen.
- Jondoni Joaneko euria, ogien galgarria.
- San Joan bezpera, sarna fuera.Ogi eta ardoa etxera. Atso zaharra gangelpera. Neskatxa guztiak txokolate hartzera.
- San Juoan eguna goizetik iluna.
- San Joan eguna, argitu orduko iluna.
- San Joan euri gabie, urtea ogi gabie.
- San Joan euritsu, urtea ogitsu.
- San Joan, artoa eta ogia kanpoan.
- San Joan, nekez etorri eta azkar joan.
- San Joan, nik ez daukat besterik gogoan, bi arraultza kolkoan., beste bi gehiago altzoan. Artoak eta gariak gorde, gorde! Sorginak eta aztiak gure artean beude! Sugeak eta apoak erre, erre!
- San Joanek esku batean suba eta bestean uda.
- San Juan egunak, ostirala harrapatzen duen urtea urte gaztigatua.
- San Juan eta barikua, saldu idi zurixa eta ekarri artua.
- San Juan goizeko inontzagaz hankak busti ezkero, gatxak kendu.
- San Juan larraka (eguraldi txarra), urte guziko marraka.
- San Juan su, bazter guztiak mamitsu.
- San Juan, biba San Juan! Artuek eta garixek gora!
- San Juan, jan-edanak juan.
- San Juan, zelan etorria, halan juan.
- San Juanetako artoak behar du belea tapatu.
- San Juanetako euriak kentan dei ogi eta ez dei emoiten ardau.
- San Juanetako euriak, ez ardo, ez ogi, ez haragi.
- San Juanetan euri garoa.
- San Juanetan festak, alaitzeko mutil eta neskak.
- San Juanetan kuku, San Pedrotan mutu.
- San Juanetan sagartzeari hiru ale ikusten bazaizkio, urte horretan nahiko sagar.
- Sua Gabonetan txapan, San Juanetan plazan.
- Udara, San Juanetatik San Pedroetara.