2015/11/27

50. DURANGOKO AZOKA BUELTAN

Abenduaren 4tik 8ra arte ospatuko da. Pasa den urrian 50. urteurrena izan zen. Hasiera batean urriaren amaieran edo azaroaren hasieran ospatzen zen arren, aspalditik abenduaren lehenengo astean antolatzen da. Beti bezala euskal kulturarekin erlazionaturik denetarik egin dezakezu topo. Behean bai egitaraua bai aurtengo nobedadeak dituzu.






2015/11/24

SARIA JAPONIARENTZAT

Australiako Justizia Auzitegiak 666.920 €-ko isuna jarri dio Japoniari Antartidan baleen ehiza jarduteagatik eta desmen egitea nahita kondenatua izan da.
Kyodo Senpaku Kaixha entrepresak badarama 2008tik Auzitegiko ebatzia kasurik egin gabe. Are gehiago, paso egin du bi bistetara joateko. 
2014ko martxoan Nazioarteko Justizia Auzitegiak baimenak errebokatzeko agindua eman zion. Honen ebatziaren arabera, Japoniaren asmoak baleen Ehiza Arautzeko Hitzarmena urratzen zuen eta bere helburu bakarra komertziala zela frogatzen zen.
Nahiz eta 1986an baleen ehiza "komertziala" debekatuta egon arren, Japoniak jarraitu du baleak hiltzen zientziaren izenean, amarru zein programa ezberdinak erabiltzen zituelarik. 
Ekainean iragarri egin zuen baleen ehizarekin jarraituko zuela 
2015-2027 bitartean kuota ezarriz (333 bale minke edo zere txikiak).



Hainbat ekintza burutu dira baleak babesteko eta ezer gutxi lortu da (1938an Antartidako lehen santutegia, 1946an Nazioarteko Baleen Komisioaren sormena, 1970an  baleen aurkako mugimendua...). Bitartean jarraitzen dute ehizatzeko modu primitiboekin (arpoiak animaliaren larrua zeharkatu eta barruan eztanda egin; gero itsasontzira igo bertan odolosteko eta zatikatzeko). 
Baliteke egunen baten, uste duguna baino lehenago, baleen kantua ez entzutea. Egun horretan  gizabanakoak edertasuna gozatzeko duen ahalmena guztiz galduta izango du betiko.


                      

2015/11/15

COP 21 (PARIS CLIMAT 2015)

Azaroaren 30etik abenduaren 11ra arte Nazio Batuen Erakundeak Parisen antolatuko duen COP21 konferentziaren ispilu bihur daiteke. Bertan Lurra berotzearen aurka hartu beharrezko neurriak negoziatuko dituzte estatuek. 
Europak munduko beste 195 estatuekin sinatu ditu konpromezu batzuk. 



                       

2015/11/02

AZAROAK, 28/29 - KLIMAREN ALDEKO MARTXA

Coalition Climat 21ek martxa ezberdinak antolatu ditu Parisen antolatuko den COP 21 berotzeko asmotan. Euskal Herriari dagokionez hauexek dira:
  • Gasteiz: 15/11/24 (+15/11/25: atseden eguna)
  • Azpeitia: 15/11/26
  • Donostia: 15/11/27 (+ 15/11/28: atseden eguna)
  • Baiona: 15/11/28
  • Donostia-Baiona 68 km.: 15/11/29
  • Baiona-Paris: 15/11/30-15/12/10
Martxa honek gizartearen sentsibilizazioa sustatzeaz gain, mugimendu ekologistaren indartzea du helburu.
Klimaren aldaketa arazo larria bihurtu da politikarien eskuetan uzteko. Badaramatzagu 25 urte baino gehiago betiko kontuarekin eta, argi dago, gure agintariak ez daudela prest ezer egiteko. Betiko diskurtsoa mantentzen dute multinazionalen interesen esklabu direlako. 
Beheko infografian argi eta garbi azaltzen da zerk eragiten duen klima aldaketa, bere ondorioak, zertan ari garen eta ibilaldi birtualak nahiko interesgarriak.
Bestaldetik, National Geographic Channelek eta Endesak eginiko dokumentala dugu.





Klima aldatzeko ahalmena duen espezie bakarra gizabanakoa da. Orain ezer ez egitea suntsipen handiko arma bihur daiteke.