2015/10/29

"JAI ALAI BLUES" DOKUMENTALA

Azaroaren 6tik aurrera gure zinema aretoetan ikusgai egongo da. 
Dokumental honetan Jai Alairen eta zesta-puntaren historia kontatzen da.
Bertan pilotariek eta zesta munduaren enpresari handiek hitz egiten dute. Kirol honen hedapena mundutik, apustuen mundua, urrezko garaiak, greba eta azkenean iragan garaien nostalgia baino ez.


2015/10/25

AIREAREN KUTSADURA

Munduko mapa honetan denbora errealeko datuak ikusgai dagoz. 70 herrialde baino gehiagoko irakurketak agertzen dira. Honetarako 8100 geltoki metereologikoak erabili dira erreferentzia moduan.
Eskala 0tik 500era doa, kolore ezberdinetako ikonoen bidez adierazita. 
Berdea txikia bada, gorritik aurrera osasunerako kaltegarria da oso.
Aire kutsatuak hiltzen gaitu. Urtero eta Europan baino ez milioi erdi pertsonak hiltzen dira goizegi.



Beheko irudi honetan sakatuz gero gure herrikoak ikus gaitezke sakonago.


2015/10/12

URRIAK, 14 - HONDAMENDI NATURALAK MURRIZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA



"Bizitzarako ezagutza" da aurtengo leloa. 
Pobrezia baino benetako gizabanakoaren arriskurik handiena bere ezjakintasuna edota berekoikeria da. Askotan herriak agintzeko ahalmena dutenei aurreikuspena, plangintza eta buruargitasuna falta zaizkie. Beste modutan esanda, liderrez mozorrututa dauden horiek, eta nahiz eskuragarri izan teknologia berriak eta aholkulari mordo, ez dakite edo ez dute  hondamendi naturalei aurre egin nahi.
Aurrekoa gutxi balitz, inguru horietan bizi diren pertsona batzuek ez dute inolako prestakuntzarik halako ezbeharretan. Agintarien informazio ezak ez du inolaz justifikatzen batzuen pasibitatea.

2015/10/05

URRIAK, 24 - ALTERNATIBEN HERRIA


"Bizitza burujabea eskubide osoz".
Krisi klimatiko, ekologiko eta sozialari aurre egiteko alternatiben herrixken dinamika.
Auzoak deituriko gune ezberdinak egongo dira Bilboko itsasadarraren bi aldeetan. Auzo horietako bat Naturarena izango da. Bertan energia, klima aldaketa, hondakinak, mugikortasuna, elikadura burujabetza eta kontsumo bezalako arloak landuko dira. 
Honetaz gain, ekonomia eredua, bizitzaren iraunkortasuna, aniztasuna, ondare komuna eta demokrazia, burujabetza eta partehartzea auzoak ere egongo dira.
Egunean zehar alternatibak ezagutaraziko dira ekimen ezberdinen bidez (mahai inguruak, azoka, tailerrak, hitzaldiak, jolasak, e.a.)




2015/10/04

URRIAK, 16 - EUSKAL DIASPORARI BURUZKO TOPAKETAK



Eusko Ikaskuntzak, Euskal Kultura Erakundeak eta Euskal Diasporak antolatuta euskal emigrazio eta Diasporari buruzko topaketak egingo  dira Ustaritzen "Euskal emigrazioa: oroitzapena baino gehiago? lelopean.