2015/09/24

IRAILAK, 27 - TURISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA


"Mila milioi turista, mila milioi aukera". Inoiz ez bezala bidaiatzeko aukera dexente dugu . Arrazoiak izan daitezke ezberdinak baina turismoa herrien arteko hartu-emana dela ukaezina da. Alde batetik irabazi ugari ematen ditu, baina beste aldetik, presio eta arazoak sortzen ditu. Dena den, hartu-eman horretan aurrerabide soziala eta oinarrizko eskubide eta askatasunak sustatzeko eta zabaltzeko balio du. Turismoari esker kultura-aniztasuna eta esperientzia berriak bizi gaitezke. 
Garai batean jakin-minaren, heziketaren eta gizarte-sustapenaren bezalako motibazioak direla eta, bidaia bukaezinak egiten ziren. Jakina, batzuen pribilegioa baino ez zen. Hala ere, herri baten errealitate sozialaz ohartzeko baliogarria zen oso. 
Gaur egun, bidaiako tarte labur horretan apenas ikusten dugu aurrean daukaguna. Bueno, azken finean bidaiak eta herriak ardoa bezala dastatu behar dira lehenengoz.

2015/09/05

RED BULL CLIFF DIVING WORLD SERIES

Irailaren 26an klabatuak ikusteko aukera paregabea izango dugu La Salbeko zubian, Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan.
Jauzilariek 27 metroko altueran kokatuko den plataformatik itsasadarrera  egingo dute salto.
Munduko lehiaketa hau Kolonbian hasi zen Apirilaren 25ean, eta beste herrietatik pasa ondoren Bilbon amaituko da.