2015/07/09

DERRIGORREZKO BISITAK

Udako oporrak bueltan dagoz eta, deskonektatzeko momentua ailegatzen da. Munduko toki askotan txoko miresgarriak dagozen arren, badagoz beste batzuk liluragarriak izateaz gain, desagertzeko arriskuan daudenak. Beraz, bisita horiek aurreratzea izango zen hoberena. 

1. Belizeko uharria. Karibeko itsasoan dagoen munduko ekosistemarik dibertsoena den hau 20 urtetan desager daiteke. 1998an Mitch hurakanaren ondorioz  espezien % 50a galdu zuen. Gaur egun gehiegizko arrantza, kutsadura eta beroketa globala
bezalako arazoak suntsitzen ari dira uharri hau.





2. Taj Mahal. Munduko zazpi mirarietatik zutik geratzen den bakarra. XVII. mendean egindako eraikin hau Gizadiaren Ondarea da. Turisten bisita mordoa, kutsadura eta berriztatze lan txarrak suntsitzen ari dira fatxada. Indiako Gobernuak eta Unescok  itxi nahi dute babesteko asmotan.



3. Napoles. Vesubio sumendi mitiko honek Ponpeia eta Herkulano hiriak suntsitu zituen. Orain dela 16 urte hasi zen erupzioan berriro, izu handia eragin zuelarik. Azken 100 urtetan Europan aktibo dagoen bakarra.





4. Itsaso Hila. Mineralen gehiegizko ustiaketaren eta uren drenajearen ondorioz arriskuan dago.






5. Madagaskarreko uhartea. Ehiza furtiboa, kutsadura, zuhaitzen gehiegizko mozketa eta hirien zabalkuntza dira haien etsaiak.
Holan jarraituz gero, basoak desager daitezke.




6. Las Vegas. Mojave basamortuan eraikindako oasi honek ur- hornitze arazo itzelak ditu. Mead laku artifiziala sikatzen ari da eta beroketa globalak ez du batere laguntzen.




7. Kilimanjaroko gailurrak. Bere gailurretako elurraren % 85a desagertu da. Baliteke hamarkada gutxitan dena izatea ez badira neurriak martxan jartzen.
Berriro beroketa globala.




8. Maldivetako uhartedia. Maldivetako uhartedia ez da inon gainditzen 3,5 metroko garaiera. Bakarrik 192 uhartetan bizi daiteke. Honela, bada, beroketa globala jarraituz gero, ondorio larriak ekarriko ditu. 




9. Koral Hesi Handia. Australiako kostaldean dagoen munduko koral uharririk handiena den honek 30 urtetan populazio erdia galdu du. Arrazoiak: tenperaturaren igoera, ekaitz tropikalak, itsasoko izar inbaditzailearen sarrera eta ozeanoen azidifikazioa. 
Arazo hauei ez badiete aurre egiten urte gutxitan desagertuko da.
10. Patagoniako Glaziarrak. Tenperaturaren igoera dela medio izotz tona galtzen dira urtero. Planetako paisaia eder honen desagerpenak ur-horniduraren izugarrizko arazoak sortuko ditu inguruko herrietan.




11. Venezia. Itsas mailaren igoerak eta zoruaren hondoratzeak (urtean 2 milimetro) ekarriko dute hiri honen desagerpena.