2015/03/29

APIRILAK, 6 - PAZKO OPILAK

Gure Santurtziko korniteak beste herrialdeetan izen desberdinak hartzen ditu. 
Arratia                                              Mokotsa edo morrokotea
Busturia                                            Pazkopile
Deba                                                   Karapaixo     
Elgeta                                               Garipaua
Orozko                                             Olatea
Santurtzi                                          Kornitea
Zornotza eta Gorozika                     Mokotsa

Itxurari dagokienez, zenbait herritan borobila den bitartean, besteetan triangelu itxurakoak. Hori bai, osagaiei buruz, berdin berdinak. Guztietan arrautza eta txorizoa barruan. 
Arrautza jaiotzaren, ugalkortasunaren eta berpizkundearen sinboloa dela esan beharra dago. Gaur egun arrautza oparitzeko ohitura toki askotan mantendu egiten da. Santurtzin, Serantes mendira igotzen da eta bertan erromeria egiten da.
Hementxe uzten dizuet errezeta bat.



2015/03/23

BIZIRIK IRAUN. KLIMA ALDAKETA GLOBALAREN AURKAKO PROIEKTUA


EPIC proiektuak klima aldaketaren aurka borrokatzen duten pertsonaia batzuen istorioak kontatzen dizkigu.
2063. urtean Planetako biztanleek pairatu behar dituzte klima aldaketaren ondorio larriak (kutsadura, itsas mailaren igoera, izotzaren aroa, Amazonaseko deforestazioa). 
Egoera ezberdinetako istorio animatu hauek Londresen, Miamin, Kanadan, Brasilen eta Maldivasen gertatzen dira.
Airean dagoen galdera zera da... zer egin dezakegu benetan ez gertatzeko?
Ingelesez dagoen arren, oso aproposa da klasean aritzeko.