Bai horixe, aurreko edizioaren arrakasta kontutan izanda, Santurtzi Gastronomikak antolatu du beste edizioa azaroan.
Tira, 160 plaza dagoz guztira.
Badakizu, sudur-finak eta mingain-zorrotzak frogan jartzeko.
Igandeko goizaldeko 03:00etan ordu bat atzeratu beharko dugu gure erlojua. Urtean bitan egiten den maniobra honek baditu aldeko eta kontrako alderdiak. Egia esan, behin baino gehiagotan bertan behera uztea proposatu den arren, jarraitu egiten dugu modu berean.
Aldekoek energia aurreztu egiten dela dioten bitartean, aurkakoek
osasunerako kaltegarria dela esateaz gain, etxe batean aurrezten dena miseria hutsa dela diote (6 € baino ez urtean).
Dena den, eztabaida alde batera utzita, Greenwich Meridianoaren araberakoa izan behar duela argi dago. Zeren zain daude hori egiteko? Noiz arte jarraitu beharko dugu Europa erdialdeko ordua erabiltzen mendebaldekoa baino?
Bitartean, garbi ateratzen den bakarra zera da: beranduago ailegatuko garela etxera egun horretan. Seguru hurrengo egunean eguzkiaren argia hobeto aprobetxatuko dugula.
Gogoratu, birusei aurre egiteko modurik onena da.