2002ko azaroaren 19an gertaturiko Prestige petroliontziaren hondamendiak Kantauri itsasoko kostaldea belztu zuen.
11 urte beranduago Prestigeren aurkako sententziak justizia belztu du.
Orain dela bi urte Prestigeren txapapotea aurkitzen zen Muxiako hondartzetan. Gaur egun hainbat fuel tona geratzen dira itsasoan. Badakigu nolakoa den justizia, baina nori bururatu zitzaion inoiz izandako hondamendi natural handiena sasijustizia honen eskuetan uztea?
Justizian lan egiten duten kortesano hauek jakin badakite nortzuk diren hondamendi honetako erantzuleak. Benetan sententzia lotsagarria. Justizia honek ez du inolago "prestige"rik.