2013/07/18

BCN 2013

Bihar Bartzelona Ur Planetaren hiriburua izango da. Munduko Igeriketa Txapelketa egingo da bertan. Uztailaren 19tik Abuztuaren 4ra herrialde ezberdinetako jende ugari bilduko da munduko kirolarik onenak ikusteko asmoz (Ryan Lochte, Jang Sun, Katie Ledecky igeriketan, Gary Hunt eta Orlando Duque jauzian, Eva Risztov eta Oussama Mellouli ur irekietan, Ona Carbonell eta Svetlana Romashina igeriketa sinkronizatuan, Stefano Tenpesti eta Maggie Steffens waterpoloan eta abar).
Ur Planeta proiektuak uraren garrantzia zabaldu nahi du. 200 proposamen artean, azkenean  Albert Mir-en "Xop" aukeratu zen maskota moduan.



2013/07/09

STOP ZIGARROKINAK

Hondartzetako zaborraren lehenengo postuan zigarrokinak daude. Harritu ez, ezta? Jakina, arazo hau atzo goizekoa ez dela edonork daki. Urtero miloi eta miloi zigarrokin agertzen dira munduko hondartza ezberdinetan. Hori dela eta, herri batzuetan debekatu dute erretzea hondartzetan. Zergatik hemen ez? Higiene arazo asko sortzeaz gain, badaude kontutan hartzeko beste arrazoiak:

  • urtero erredurak gertatzen dira zapaltzean.
  • uretara doan zigarrokin batek itsasoko 8 litro ur kutsatzen du bere sustantzia toxikoekin (kadmio, artsenikoa eta beruna).
  • 5-20 urte irauten du zigarrokin batek. Bai, ondo entzun duzu. Paperezkoa dela pentsatzen baduzu, jai duzu. Zelulosa azetatokoa da, plastiko ez biodegradable mota bat.
  • Itsasoko animaliek jaten dute. Urtero biloi zigarrokin ailegatzen dira itsasora. Baleen, izurdeen, hegaztien, arrainen eta dortoken sabelean aurkitu dira.