2012/11/22

AZAROAK, 25 - "SANTURTZITIK BILBORA" XXIV. NAZIOARTEKO LASTERKETA

Badator "Santurtzitik Bilbora" XXIV. nazioarteko lasterketa.  
Bai, 1989.ean hasi zen lasterketa gaurdaino ailegatu da. 
Irteera goizeko 11:00etan izango da Santurtziko Polikiroldegian eta helmuga, Bilboko Kale Nagusian, Bilboko Foru Aldundiaren aurrean. 
Korrikalariek 15 kilometro baino gehiagoko ibilbidea osatu beharko dute.
Beste edizioetan bezala jende ugari espero da. Prest al zagoz? 
Ez bada ere, joan zaitezke animatzera.
Bide batez, gogora ezazu Bilboko Ametzola Parkean nekazaritza azoka egongo dela. 



2012/11/18

EUSKAL DOODLE-A



Hurrengo abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Beste urtetan bezala, ekintza ezberdinak antolatuko dira, bai Euskal Herrian bai  Euskal Herritik kanpo. Egun horretan euskaldun askok gure hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen dugu. Baina, bada nahikoa? 
Sarean Eusko Ikaskuntzak proposaturiko ekintza ezin hobea iruditu zait.
Zera, Eusko Ikaskuntzak Google bilatzaileari euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio.
Hala ere, Abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jartzeko eskaera benetako pisua hartzeko guztion beharra dute.
Ekimena Urriaren 30ean hasi zen eta Abenduaren 1era arte luzatuko da. 
Jasotako sinadura guztiak Google-i bidaliko zaizkie Abenduaren 2an.
Tira, bada, anima zaitezte parte hartzen. Hona hemen web helbidea:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/
 Baietz lortu "Euskal doodle-a"

2012/11/06

AZAROAK, 11 - SAN MARTIN EGUNA


Kurrinka eta kurrin
baserri artean nabil
tripa haundia eta 
buztana borobil,
lokatz artean beti
pozik eta zikin.


Kurrinka eta kurrin
azoka artean nabil
tripa haundia eta
buztana borobil,
lagunen artean beti
pozik eta fin.



Kurrinka eta kurrin
sukalde artean nabil
tripa haundia eta 
buztana borobil,
erretilu artean beti
sagarrik? FIN.


Esaera zaharrak zera dioen:
"Txerriari ailegatuko zaio San Martin".


2012/11/01

URANIO OXIDO ABERASTUA SANTURTZIKO PORTUAN

Orain dela gutxi 12 tona uranio oxido aberastua  Santurtzin porturatu dela jakin dugu. Langileen larridura eta beste lelokeriak entzun behar. Bai, zera. Muskizen bezala. Urteak eta urteak daramatzate kaka porturatzen eta dirua irabazten, langileak barne.  Eta orain, hau? Zer gertatzen da portu ondoan bizi garenokin eta ezertaz aprobetxatzen ez garenokin? Are gehiago, gure osasuna arriskuan jartzen dugu. Hau lelokeria, ezta? Gure osasuna apostatu besteek lana manten dezaten portu madarikatu horretan, inoiz egin behar izan zena etxeak dauden lekuan. Eta orain elkartu langileekin. Txantxetan izan behar!!!!
Bilboko portua? Estatu espainoleko portua? Ez, bada. SANTURTZIKO PORTUA.
Kaka hori urrun ikusi nahi. Estatu espainoleko zentral nuklearrek horren beharra badute erregai bihurtzeko, hor konpon. Bost axola guri!
Argi eta garbi esan dugu ze motatako herri nahi dugun. Ondoan dauden herriak gutaz baliatu dira eta guk, horren truke, ez dugu ezer jaso. Bada garaia gauzak bere tokian jartzeko. Modu onean edo txarrean, baina bada garaia.
Ah! Eta beste gauzatxo. Orain primeran ulertzen dugu larrialdi kimikoen sirena-sarea jartzearen beharra (2010eko ekainean). Gero eta kaka gehiago sartzen denez Santurtzin (atzo goizekoa ez dena)....
Azkenean amaitzeko, esan behar sirenak horiek ez direla entzuten.
Jakin ezazue balizko isuri toxiko batek larrialdi kimikorik eragingo balu Santurtziko bizilagunok ez ginatekela ezertaz ohartuko. Frogatuta dago. Eskoletan egindako bi frogetan (urtean behin) enteratu ez.